Zer da ZE BERRI? ¿Qué es ZE BERRI?

Ze Berri? 159
Ze Berri? 158

Euskararen sustapenerako udal-arteko aldizkaria

Ze Berri? euskararen sustapenerako eta soziolinguistikaren arloko gaien zabalkunderako argitalpen bat da. Ze Berri? aldizkaria sortzearen ideia 1994. urtekoa da. 14 Udal eta hiru kontzeju izan ziren bultzatzaileak, beraien Euskara Zerbitzuen bidez. Hasiera hartan asmo handirik gabeko aldizkaria zen, aurrekontuaren eta ezaugarri teknikoen ikuspegitik. Lehenengo fase horretan 6 zenbaki argitaratu ziren, 8 orrialdekoak eta bi tintatan. 1995. urtean garatu zen bigarren fasea. 1996. urtean aldizkaria indarberriturik itzultzen da, proiektu sendoago batekin, orrialde kopuru handiagorekin, lau tintatan inprimatua eta maketazioa landuagoarekin. Garai horretan ere udal gehiago sartu ziren proiektuan, horien artean Iruña, eta urtean 5 zenbaki argitaratzen dira, 58.000 aleko tiradarekin. 1998. urtetik aurrera urtean 6 zenbaki argitaratzen dira: 3 uda aurretik eta 3 ondotik, eta orrialde kopurua 16 eta 24 artekoa da. Gaur egun aldizkaria nabarmen zabaldu da. Parte hartzen duten toki entitateak dira: Aibar / Oibar, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Artazu, Berbintzana, Mañeru, Mendigorria, Miranda de Arga, Obanos, Tirapu, Zirauki, Atetz, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Galarko Zendea, Erroibar – Auritz – Orreaga – Luzaide – Artzibar, Eguesibar, Estella / Lizarra, Ezkabarte, Esteribar, Uharte, Lizoainibar-Arriasgoiti, Longida, Irunberri, Irantzu Mankomunitatea, Noain-Elortzibar, Odieta, Orkoien – Oltza Zendea – Etxauri, Orotz-Betelu, Iruña, Gares, Izagaondoa, Roncal / Erronkari – Zaraitzu, Urrotz-Hiria, Atarrabia eta Zizur Nagusia. Egun aldizkariak 80.995 aleko tirada du –Nafarroako tirada handiena duen aldizkaria bihurtuz- eta udalerrietako postontzietara iristen da Ilunberri eta Iruñean salbu, bertan banaketa selektiboa egiten baita eta Iruñak zenbaki guztiak etxean jaso ahal izateko harpidetza eskaintzen du. Nafarroako Gobernuak Euskarabidearen bitartez parte hartzen du proiektuan. 2023an hasiko den etapa berri honetan, Ze Berri? k kalitate-jauzi bat egingo du, eta interneten duen presentzia indartuko du web-orri berritu eta zabaldu baten bidez eta hainbat sare sozialetan profil berriak sortuz.

Revista intermunicipal de promoción del euskera

Ze Berri? es una publicación dirigida a la promoción del euskera y a la difusión de temas del ámbito de la sociolingüística. La idea de crear la revista Ze Berri? surge en el año 1994, impulsada por los servicios de euskera de 14 ayuntamientos y 3 concejos. Nace como una revista sin grandes pretensiones, en lo que se refiere al presupuesto y a características técnicas, y en esta primera época se editaron 6 números de ocho páginas cada uno impresos a dos tintas. En el año 1995 se desarrolló una segunda fase. En 1996 vuelve la revista con fuerzas renovadas, convertida en un proyecto más serio y ambicioso, con mayor número de páginas, un diseño en cuatricromía y una maquetación más elaborada. En esta segunda etapa se integran en el proyecto más ayuntamientos, entre ellos el de Pamplona, y se editan 5 números por año, con una tirada de 58.000 ejemplares. A partir de 1998 se editan 6 números al año: 3 antes del verano y 3 después, con una paginación que oscila entre 16 y 24 páginas. En la actualidad la revista se ha extendido considerablemente. Las entidades locales integrantes son: Aibar / Oibar, Ansoáin / Antsoain, Aoiz / Agoitz, Aranguren, Artazu, Berbintzana, Mañeru, Mendigorria, Miranda de Arga, Obanos, Tirapu, Zirauki, Atetz, Barañain, Berrioplano / Berriobeiti, Berriozar, Burlada / Burlata, Cendea de Galar / Galarko Zendea, Erroibar / Valle de Erro – Auritz / Burguete – Orreaga / Roncesvalles – Luzaide / Valcarlos – Artzibar / Valle de Arce, Valle de Egüés / Eguesibar, Estella / Lizarra, Ezcabarte / Ezkabarte, Esteribar, Uharte, Lizoáin-Arriasgoiti / Lizoainibar-Arriasgoiti, Lónguida / Longida, Lumbier / Irunberri,  Mancomunidad de Iranzu / Irantzu Mankomunitatea, Noáin-Valle de Elorz / Noain-Elortzibar, Odieta, Orkoien – Cendea de Olza / Oltza Zendea – Etxauri, Orotz-Betelu, Pamplona / Iruña, Puente la Reina / Gares, Izagaondoa, Roncal / Erronkari – Salazar / Zaraitzu, Urroz-Villa / Urrotz-Hiria, Villava / Atarrabia y Zizur Mayor / Zizur Nagusia. La tirada actual es de 80.995 ejemplares -lo que la convierte en la revista de mayor tirada de Navarra-, que se distribuyen en los buzones de los municipios que participan, a excepción de Pamplona y Lumbier, que realizan un buzoneo selectivo y en el caso de Pamplona promueve la suscripción gratuita. Ze Berri? cuenta con la participación del Gobierno de Navarra a través de Euskarabidea. En esta nueva etapa que comienza en 2023 Ze Berri? da un salto de calidad y refuerza su presencia en internet a través de una renovada y ampliada página web y la creación de nuevos perfiles en diferentes redes sociales.